XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakit literatura kritikan eskola edo teoria bat baino gehiago badela, neurtzeko kriterio desberdinak izan daitezkela, psikologiak, soziologiak, linguistikak badutela zer erranik, ez baita idazlea bizi izan den edo bizi den mundutik kanpo jarria eta baduela bere pentsamoldearen zabaltzeko hizkuntza bat, moldatu behar dituen hitzekin eta noiztenka sortu behar dituenekin.

La Palissade edo Perogrullada batekin hasiko naiz erranez ez dela literatura kritikarik literaturarik gabe.

Halere erran nezake aski goiz hasi dela literatura kritika Euskal Herrian.

Dakidanez Oihenart izan da lehena sail horretan sartu dena.

L'Art poétique basque indiquée dans une lettre escrite à un Curé du pays de Labourd au moys de mai 1665 delakoan, bere teoriak azaltzen eta eskaintzen dizkigu eta lehenbiziko Euskal literaturaren historia egiten aipatzen dituelarik Etxepare, Haranburu, Jean d'Etxegaray, Arnaud de Logras, Etxeberri Ziburukoa.

Geroxago XVIII. mendean nola ez aipa Etxeberri Sarakoa Axularri eskaintzen diolarik kapitulu oso bat, gidari eta maisu gisa hartzen duelarik.

Egun beraz arrazoin gehiagorekin katolikoen artean Axularri zor zaio hil ondoan bederen, eman dezagun merezimenduen aitorra eta ohorea.

Zuk ere kontsidera bazeneza, Axular Euskal Herriko Esdras handi haren hezurrak tonba horren azpian dauntzala eta hortik ere mintzo direla, agian hobekiago orhoit zindezke errespeturekin zor zaioen ohorearen emaitera.

Apologia, dudarik gabe, bainan denbora berean lekukotasuna erakusten baitu zer toki berezia hartzen zuen Axularrek euskal idazleen artean.

XIX. mendean, erromantizismoaren ondorioak direla, hasten da kantuen bilketa, nahiz jadanik hasiak ziren XVIII. bukaeran Baionako euskal erakustokian dagoen lehen bildumarekin, 1798.koa, Patri Urkizu-k argitaratua.

Hor daude ere, oraindik publikatu gabeak Chahorena eta Duvoisin-ena.

Nahiz ez den egiazko literatura kritika, badago halere hautaketa bat.

Francisque Michel-ek bere liburuan Le Pays Basque, sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature et sa musique bere iritzia emaiten digu diolarik: Maintenant, quels avantages peut présenter la publication de ces chansons basques? Loin de moi l'idée de bien vouloir les mettre en parallele avec les piesme serbes, si pleines de sève et d'originalité. J'avouerai qu'en général elles me paraissent inférieures a celles de la Bretagne que nous a fait connaampicirc;tre M. de la Villemarque et je crains que le síecle actuel, habitué aux artifices de notre poésie et aux éclats de la musique moderne, ne trouve fade les naampiuml;fs accents de la muse des montagnes et les accords sans art de son pipeau rustique. Toutefois, au milieu des pensées communes, je dirai mampecirc;me triviales, il n'est pas rare de rencontrer des inspirations heureuses, des élans vraiment poétiques qui, pour la hardiesse, la vigueur, la richesse ou la grampacirc;ce, peuvent soutenir la comparaison avec ce que la littérature grecque et latine nous ont laissé de plus parfait en son genre (221. or.)

Orotarat, XI. kapituluan, Poésies populaires des Basques deritzanean, emaiten ditu hanbat eta hanbat kantu, 70 bat bederen, ondo sailkatuak Chants historiques, chansons politiques, légendes poétiques, chants fuñebres, romances, chansons morales, satires, chansons diverses sailetan.

Ez ditu bakarrik kantuak emaiten.

Eskaintzen dizkigu ere hiru euskaldun idazleen presentapenak, Etxepare, Oihenart eta Axular eta bururatzen du liburua bibliografia batekin, honi osatzen duela XIX. mendearen erdia artino daukagun Euskal literaturaren historia.

Liburu aberatsa beraz, interesgarria.

Lehen aldikotz Unibersitatea sartzen da euskal kulturan eta zaukan talenduarekin Francisque-Michel-ek eskaintzen die, ez bakarrik euskaldunei, bainan erdaldunei ere liburu eder bat.

Villasanterekin ados naiz idazten duelarik liburu horrentzat que marca un hito en la historia de los estudios sobre el País Vasco, su lengua y su literatura.